XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) hura behin-behinekoa izango zen, artean Alemaniatik irteteko moduren bat izango genuela uste baikenue.
Aitona laister hil zen.
Haren bihotzak gehiago ezin zuen.
Gaixotasuna eta maite zuen herrialdeaganako etsipena gehiegi izan ziren harentzat.
Gertatuak gertatu, nire haurtzaroko oroipenik gozoenetakoak Jebenhausen-en egin genituen urteei dagozkie.
Nire aiton-amonak ziren geratzen zen familia judu bakarra, mila biztanle inguruko herri hartan.
Haurrak oso atseginak ziren nirekin eta ez nintzen inoiz haiengandik baztertua sentitu.
Haien buru ere izan nintzen kaleetan zehar korrika genbiltzanean, garai hartako kantak kantatzen genituen bitartean, maiz nazien aldeko propagandaz beteak gainera.
Garaiko erotasuna kutsagarria zen.
Gure haur-inozotasun hartan ez ginen kanta horien garrantziaz jabetzen.
Ederki gogoratzen ditut
Juduen
Amona eta bere neskamea, Therese, asko ahalegintzen ziren beti etxea txukun-txukun egon zedin.